Barikuan amaituko da Ziortza-Bolibarko udako ludoteka
2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ludoteka. Aranbaltz kultur elkarteak eta Markola guraso elkarteak antolatzen dute ludoteka, udalaren laguntzagaz. Bertan, umeek, jolastu, eskulanak egin eta goiza pasatzen dute. Horretaz gain, bi begiralere...
2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ludoteka. Aranbaltz kultur elkarteak eta Markola guraso elkarteak antolatzen dute ludoteka, udalaren laguntzagaz. Bertan, umeek, jolastu, eskulanak egin eta goiza pasatzen dute. Horretaz gain, bi begiraleren begiradapean, umeek autoestimua landu eta ipuinak be jorratu dituzte egunotan.
