Dekatloia jokatuko dute Markina-Xemeingo koadrilek eguen arratsaldean Zelaian
Dekatloia jokatuko dute eguen arratsaldean Markina-Xemeingo koadrilek. Iazko modura, hamar proba prestatu ditu gazte asanbladak, batzuk barriak. 16:00etan hasiko dira koadrilen arteko jokoak Zelaian. Zortzi edo hamabi laguneko taldeak osotuko dituzte e...
Dekatloia jokatuko dute eguen arratsaldean Markina-Xemeingo koadrilek. Iazko modura, hamar proba prestatu ditu gazte asanbladak, batzuk barriak. 16:00etan hasiko dira koadrilen arteko jokoak Zelaian. Zortzi edo hamabi laguneko taldeak osotuko dituzte eta norgehiagokan hasiko dira taldeak. «Koadrilan hamabi ez badira be bardin dio, danen artean osotuko ditugu taldeak», azaldu dute gazte asanbladakoek. Parte hartzeko ez da ezer eroan behar. «Gogoa da, behar den bakarra, hamar probak egiteko», aitatu dute. Ia joko danak Zelaian egingo dira, Artibai errekan jokatuko den kanoana ezik. Hauek dira jokoak: Erreleukeka, Patatak lez, Artibain behera, Piramidea, Tatarrez, K-jangora, Sorpresa, Saltoka-saltoka, Surfin in the prau eta Punn. Parte hartzeko adinik ez dago. «Herri osoari zabalik dago gazte zein heldu», animatu dute.