Euskal kostaldeko museo eta interpretazio zentroen eragileak Lekeition batu dira gaur
Euskal Kostaldeko Museo eta Interpretazio Zentroen eragileen hirugarren bilera ospatu da gaur, Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian. Balenciaga Museoa, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Bilbo Itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaiko Zubia, Lekeitioko I...
Euskal Kostaldeko Museo eta Interpretazio Zentroen eragileen hirugarren bilera ospatu da gaur, Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian. Balenciaga Museoa, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Bilbo Itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaiko Zubia, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa eta Bizkaikoa-ko arduradunak parte hartu dute bertan, Basquetourreko teknikarien laguntzagaz, elkarlaneko hartu emonak sendotzeko asmoz. Lehen pausu modura, irailaren 28an, Euskal Kostaldeko Kultur Eguna ospatuko da.