Kendu dituzte Nasa kaleko aldamioak
Nasa kaleko etxebizitzak eusten zituen burdinezko aldamioaren arrastorik ez dago atzoz geroztik. Orain, egituraren oinarria askatzen dabiltza beharginak. Aurreikusi legez, uztailaren 18an zabalduko zaie oinezkoei bidea. Ibilgailuak, ostera, abuztuaren ...
Nasa kaleko etxebizitzak eusten zituen burdinezko aldamioaren arrastorik ez dago atzoz geroztik. Orain, egituraren oinarria askatzen dabiltza beharginak. Aurreikusi legez, uztailaren 18an zabalduko zaie oinezkoei bidea. Ibilgailuak, ostera, abuztuaren hasierara arte, behinik behin, ezingo dute bertatik igaro. Kantoipe errebueltan dauden obrako azpiegiturak ordurako kenduko dituzte.
