Lanaren egoera larria tarteko, bizikleta martxan aterako dira bihar Mutrikutik
Debaldeako enpleguaren egoera eskasa salatzeko, bizikleta martxa antolatu du LABek biharko, Debaldea bizirik, enplegua eta eskubideen alde, burujabetza ekonomikoa eta soziala lemapean. Martxa bi egingo dira, sektorez sektore eta langile eta eragileeki...
Debaldeako enpleguaren egoera eskasa salatzeko, bizikleta martxa antolatu du LABek biharko, Debaldea bizirik, enplegua eta eskubideen alde, burujabetza ekonomikoa eta soziala lemapean.
Martxa bi egingo dira, sektorez sektore eta langile eta eragileekin bat eginda, herri bakoitzeko egoera irudikatzea helburu: Eskoriatzatik Eibarrera bat eta Mutrikutik Eibarrera bestea. Biak ordu berean helduko dira Eibarrera.
09:30ean batuko dira Mutrikun, Goiko Plazan. Arrantza, guraize fabrika, merkataritza, industria, turismoa eta hirugarren sektorea izango dira aztergai. 10:00etan ekingo diote bideari. 10:30ean helduko dira Debara, eta han turismoari zuzenduta eskuorri berezituak banatuko dituzte. 11:30ean Mendaron sartuko dira: ospitalean eskuorriak banatuta, 12:30ean Elgoibarrerantz abiatuko dira. Han bazkaldu, eta 16:30ean Maltzagarako bideari ekingo diote. Zutabe biek bat egingo dute bertan, eta Eibarrera elkarrekin joango dira. 18:30ean manifestazioa egingo da bertan, eta Alfako arazoarekin bat egingo dute.
