Pop-ari lekua egingo dio Emeki Koralak eguenean eskainiko duen Karmen jaietako kontzertuan
Koruko abestiei pop estiloko kantak batu, eta errepertorio berezia antolatu du Emeki Koralak Karmenetako kontzerturako. Jaien hasieraren bezperan, eguenean, abestuko dute, eta aurten be xehetasun guztiak zaindu dituzte kontzertuari puntu majikoa emotek...
Koruko abestiei pop estiloko kantak batu, eta errepertorio berezia antolatu du Emeki Koralak Karmenetako kontzerturako. Jaien hasieraren bezperan, eguenean, abestuko dute, eta aurten be xehetasun guztiak zaindu dituzte kontzertuari puntu majikoa emoteko.
Hamalau kanta eskainiko dituzte ordu bete inguruko ekitaldian, eta lehen mailako musikariak izango dituzte laguntzeko: Antton Sarasua arituko da pianoan, eta Iñaki Belaustegi batuko zaie aurten, bateriagaz. Kanteri, gainera, koreografia prestatu diete oraingoan, emanaldiari bizia emonez.
Emeki Koraleko hamabi abeslariak, 22:00etan igoko dira Mertzedeko elizako taulagainera, Yolanda Loiraren gidaritzapean.