San Fermin, mugak gainditzen
San Fermin bezperak ekarri zuen zer ospatu joan den barikuan. Muga guztiak gainditzen dituen festa entzutetsua Mutrikura etorri zen ordu batzuez, Txantxangorri aisialdi taldeak martxan dauzkan udaleku irekietan protagonismoa hartuz. Uda bete-betean se...
San Fermin bezperak ekarri zuen zer ospatu joan den barikuan. Muga guztiak gainditzen dituen festa entzutetsua Mutrikura etorri zen ordu batzuez, Txantxangorri aisialdi taldeak martxan dauzkan udaleku irekietan protagonismoa hartuz.
Uda bete-betean sentitu eta aisialdiaz gozatzeko aukera eduki zuten gaztetxoek. Ohiturak agintzen duen bezala jantzi eta egunkaria eskuetan zutela, Goiko Plaza hartu zuten herriko umeek. Santuari euskaraz abestu ondoren, entzierroa egin zuten Samikollaraino. Aspertzeko astirik gabe, umeek «gustura» pasatu zuten eguna. Zelan ez, entzierroan saltaka ibili ziren guztiak, eta txikienek pottoketan ibiltzeko aukera ere izan zuten. Goiza Sanmikollako parkean amaitu zuten batzuek, jolasean. Hondartzara joan ziren gainerakoak.
