Xemeingo gaua, emozioz betetakoa
Momentu hungikarri eta gogorrak bizi izan ziren Xemein Abesbatzak antolatuta, joan den zapatuan egin zen Gerra zibila jendea da hila emanaldian. Xemeingo plaza bete zuten ikusleek, malkoak eutsi behar izan zituzten momentu batzuetan. Xemein Abesbatzak,...
Momentu hungikarri eta gogorrak bizi izan ziren Xemein Abesbatzak antolatuta, joan den zapatuan egin zen Gerra zibila jendea da hila emanaldian. Xemeingo plaza bete zuten ikusleek, malkoak eutsi behar izan zituzten momentu batzuetan. Xemein Abesbatzak, Pablo Fernandez Arrietak eta Bilboko bandako musikariek doinua jarri zioten kontakizunari, Garaian elkartekoek Markinan eta Xemeinen gertatutakoak azalerazi zituzten, eta Abarkak adierazi zituen horiek guztiak antzezpenaren bitartez. Txalo zaparrada egon zen amaieran, guztientzat.
