Ongietorri beroa jaso dute Zunbeltz Bedialaunetak eta Igor Martinek alde zaharrean
Urte bi eta erdi kartzelan egon eta gero, etxean daude Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin. Pentsa baino arinago ailegatu dira herrira, aurretik Somosierran geldialdia eginda. Hantxe jaso dituzte senide eta lagunen lehen besarkadak. 04:00etan egin d...
Urte bi eta erdi kartzelan egon eta gero, etxean daude Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin. Pentsa baino arinago ailegatu dira herrira, aurretik Somosierran geldialdia eginda. Hantxe jaso dituzte senide eta lagunen lehen besarkadak. 04:00etan egin dute sarrera alde zaharrean, txalo eta animo artean. Urduri xamar eta oraindik ezin lur hartuta daudela aitortu dute, pozik, irribarrea ezpainetatik ezin kenduta.
Halanda be, oraindik behar handia dagoela egiteko nabarmendu dute, barruan geratzen diren lagunak gogoan. Gaur bete dira bi urte eta erdi Ertzaintzak Ondarroan operazio poliziala hasi zuenetik. 2010eko urtarrilaren 26a zen.