Pregoiak eta txupinak botata hasi dituzte santixauak Etxebarrian
Emilio Hernando eta Jose Antonio Jaio Otsolo izan dira aurten Etxebarriko jaietako pregoilariak. 8.000 metroko mendia igo zuen Hernandok eta 7.000 ingurukoa Otsolok eta ausardia horrek batu ditu biak Peñanekua plazako taulagainean. Txaranga, buruhandi...
Emilio Hernando eta Jose Antonio Jaio Otsolo izan dira aurten Etxebarriko jaietako pregoilariak. 8.000 metroko mendia igo zuen Hernandok eta 7.000 ingurukoa Otsolok eta ausardia horrek batu ditu biak Peñanekua plazako taulagainean. Txaranga, buruhandi eta hankapaloekin hasi zen martitzen arratsaldean, goizaldera arte luzatu zen jaia. Plazaren erdian jarritako eskenatokian jo zuten herriko taldeek, eta beste eskenatoki bat prestatuko dute barikuko kontzertuetarako.
Gaua luzea izan bazen be, goiz ibili ziren etxebarritarrak atzo. Eguerdian herriko taldeek eskainitako dantza eta kantu ikuskizunak izan zituzten, bai eta jaietan zabalik egongo den argazki zaharren erakusketa ikusteko aukera be. Alkarregin taldeak antolatuta, 100 argazki zahar baino gehiago ikusgai daude udaletxean.