Urtza Alkortak kalean behar luke igandea orduko
Ezarri dioten zigorraren erdia prebentibo moduan bete eta gero, Urtza Alkortaren askatasun eskaera egingo dute bihar goizerako defentsa abokatuek. Alfontso Zenon abokatuak jakitera emon duenez, helegitea jarrita, zapaturako edo gehien-gehienean domekar...
Ezarri dioten zigorraren erdia prebentibo moduan bete eta gero, Urtza Alkortaren askatasun eskaera egingo dute bihar goizerako defentsa abokatuek. Alfontso Zenon abokatuak jakitera emon duenez, helegitea jarrita, zapaturako edo gehien-gehienean domekarako kalean beharko luke Alkortak. “Legea betez gero, kanpoan beharko luke.
Asteburuan beteko ditu Urtzak urte bi eta erdi kartzelan. Bost urteko zigorra ezarrita, kanpora atara behar dute”. Bestalde, Ibon Iparragirreri eta Asier Badiolari ezarritako kartzela zigorra be errekurritu egingo dutela adierazi du Zenonek: “Kalteen gaineko zigorra jaistea eskatuko dugu, baina gaitz egongo da horrek aurrera urtetea”.