Sekretupean jarraitzen du Igor Urresti ondarrutarraren gaineko sumarioak. Proba batzuk aztertzeko epea zabalduta, Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hogei bat egunean emongo du jakitera Urrestiri zehazki egozten diona. Hiru egunean inkomunikatuta egon eta gero, bariku arratsaldean pasatu zuten atxilotua epailearen aurretik. Urrestik ez zuen deklaratu, eta uko egin zion ADN probak egiteari. Bere aldetik, epaileak «erakunde terrorista bati laguntzeaz» akusatuta dagoela adierazi zion. Epaiketa gelatik atera ostean, defentsa abokatuak eta senideek beragaz egoteko aukera eduki zuten. Hamar minutu eduki zituzten senideek ikusteko. Zapatuan, Soto del Realeko espetxean (Madril, Espainia) bisitatu ahal izan zuten, ohiko bisitak legez, 40 minutuan. Zurrunbilo errepresiboa Gernikako Akordioari atxikitutako herriko eragileek «kezka eragiten duen gertakaritzat» jo zuten barikuan, Igor Urrestiren atxiloketa, are gehiago «maitzaz geroztik Gobernu espainiarretik eta frantsesetik etorritako erasoek Ondarroako herria zurrunbilo errepresiboan murgildu arazi duten honetan». Horren harira, Xabi Aranbururen atxiloketa, zazpi herritarren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa, Kemen Urangaren atxiloketa eta espetxeratzea eta Endika Ahendanech ondarrutar gaztearen aurkako epaiketa ekarri zituzten gogora. «Estatu espainiarraren jarrera errepresiboak ez dauka etenik. Jarrera errepresibo horrek berebiziko isla eduki du Ondarroan, eta esan legez, horrek kezka eragiten digu, hala nola, Euskal Herrian bakea lortu ahal izatea oztopatzeko estrategia eta borondate argia adierazten duelako». [...]
Euskararen aldarria kalera atera dute Markina-Xemeingo herritarrek, euskaraz bizi nahi dutelako. 50 lagun inguruk egin zuten bat martxagaz eta kamisetak jantzita, Zelaiaren eta alde zaharraren bueltan ibili ziren aringa-aringa. Argazki galeria ikusgai.
Euskaltel Euskadi taldean aritu diren eta gaur egun puntako beste talde batzuetan dabiltzan hainbat txirrindularik (Markel Irizar, Beñat Intxausti, David Lopez, Iker Camaño, Jonathan Castroviejo, Koldo Fernandez de Larrea eta Haimar Zubeldiak) bere f...
260dik gora lagun batu ziren Lekeition Euskaraz bizi nahi dutela esateko. Kontseiluaren dinamikagaz bat egin eta aringa-aringa zein oinez egin zuten ibilbidea herritarrek.
109 lagunek parte hartu zuten zapatuan, Amallo inguruetan burutu zen mendi bizikleta martxan. Goierri Zirkuituko lehenengo BTT probak, hiru ibilbide zituen aukeran, eta 44 kilometroko luzea aukeratu zuten parte hartzaile gehienek. Lau bat ordu inguru iraun zituen probak, eta amaieran opariak banatu eta bizikletarako gailuak zotz egin zituzten parte-hartzaileen artean. Antolatzaileak pozik geratu dira probaren emaitzekin. «Hiru urte daramagu antolatzen eta aurten sekulako parte hartze handiena eduki dugu», esan dute. Amallokoagaz gainera, Goierri Zirkuituak beste bi proba edukiko ditu: Arretxinagakoa datorren domekan, eta Aulestikoa urriaren 6an. Izen emotea bertan egunean egin ahalko da.