Greba egunagaz bat egin dute Lea-Artibaiko eta Mutrikuko enpresa gehienek
(Mutrikun egindako manifestazioko argazkia)
(Ondarroako Itsasaurre kalea, goizean, hutsik, eta tabenak itxita)
Udaletxeak be zarratuta egon dira.
- Ondarroa: udaletxea, denda txikiak eta lantokiak itxita.
- Markina-Xemein: udaletxea, denda txikiak eta lantokiak itxita.
- Berriatua: dena itxita, Kide eta Goioaga kontserba lantegia izan ezik.
- Mutriku: Galdonako taberna izan ezik, gainerako dendak eta enpresak itxita daude.
- Lekeitio: goizean, pikete informatiboak joan eta gero, Eroski eta Correos itxi dituzte (zabalik zeuden bakarrak ziren). 09:30ean 100 lagun inguruk kalejira egin dute. BBVA eta Kutxabank gorriz margotuta agertu dira goizean.
- Etxebarria: Enpresa handiak itxita (Eika, Ansola eta Fagor Arrasate).
- Aulesti: elkarretaratzeetan (12:30 eta iluntzean) 80 pertsona inguru elkartu dira.
- Herri txikiak: dena itxita.
- Eskualdea orokorrean: LABek jarraipen oso ona egin dela esan du. “Lehenengo balantzea oso ona da. Portua be 09:30etik aurrera gelditu egin da”. Orokorrean, Lea-Artibai eskualdean oso jarraipen ona egiten ari direla esan du.









