Marinel-korapiloak egiten irakatsiko dute Lekeition
Euskal itsas ondarea hedatu eta sustatzeko asmoz hainbat ekimen antolatu ditu astebururako Euskal Kostaldeko Museoen Sareak: gaueko bisitaldiak, itsasorako irteerak, bisitaldi gidatuak, doako sarrerak, deskontuak, dastaketak eta abar. Lekeitioko Itsas ...
Euskal itsas ondarea hedatu eta sustatzeko asmoz hainbat ekimen antolatu ditu astebururako Euskal Kostaldeko Museoen Sareak: gaueko bisitaldiak, itsasorako irteerak, bisitaldi gidatuak, doako sarrerak, deskontuak, dastaketak eta abar. Lekeitioko Itsas Ondare Zentroak, marinel-korapiloak egiten ikasteko tailerra eskainiko du. Klaseak, doakoak izango dira eta Playa de Ondarzabal arrantza-ontzian emongo dituzte. Bihar, 18:00etatik 19:00etara egingo da ikastaroa. Bestalde, Santa Katalina Itsasargiko bisita gidatuek, Marierrota Interpretazio Zentroko bisitek eta Sosoaga Dolarekoek murrizpena edukiko dute.