Goierri Zirkuituko bigarren BTT martxa, domekan, Arretxinagan
Goierri Zirkuituko bigarren martxa egingo da domekan, Arretxinagan. Aurreko urteetakoa baino ibilbide errazagoa izango da, eta 33 kilometro edukiko ditu danetara. Betiko modura, martxak plazatik irtengo du eta inguruetan zehar ibiliko dira mendi bizikl...
Goierri Zirkuituko bigarren martxa egingo da domekan, Arretxinagan. Aurreko urteetakoa baino ibilbide errazagoa izango da, eta 33 kilometro edukiko ditu danetara. Betiko modura, martxak plazatik irtengo du eta inguruetan zehar ibiliko dira mendi bizikleta zaleak. Inork abantailarik ez izateko, bertan egunean, proba hasi aurretik azalduko dute zein izango den aurtengo urterako aukeratu duten ibilbidea, eta betiko lez, inguru desberdinak ezagutzera emotea izango du helburu. Mendi Bizikleta Martxan parte hartu nahi dutenek, bertan domekan emon behar dute izena 08:30etik 09:30era Arretxinagako plazan. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek, barriz 10 euro. Amaieran opariak eta jaietako giroa aurkituko dute parte hartzaileek plazan.