Markina-Xemeingo aratusteetako herri bazkariko izen emotea zabalik
Aratusteetako herri bazkarian izena emoteko epea zabalik dago. Izena udaletxean emon behar da otsailaren 6a orduko. Bi menu egongo dira aukeran, makarroiena ala errioxar erara egindako patatena. Horretaz gainera, almondigak, postrea, kafea eta kopa egongo dira. 12 urtera artekoek 10 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urtetik aurrerakoek 17 euro. Bazkaria frontoi handian egingo da 14:30ean, eta berogailua, ludoteka, tailerrak, euskal karaokea eta txosna egongo dira bertan.