2012ko irailean BEZaren igoeraren ondorioz kiroldegiko tasek igoera eduki zuten. 2013rako, herritarrentzako igoera ahalik eta arinena izateko %2,9an dagoen KPIa aplikatu beharrean %2,5eko igoera ezarriko da bakarrik. Atzoko osoko bilkuran onartu zuen Udalak hori, aho batez.
Aldaketa batzuk be egongo dira kiroldegiko funtzionamenduan. Bazkideei dagokienez, sistema berri bat ipiniko da martxan aproba moduan: Erabiltzaile bakoitzak aukeratuko du igerilekua edo gimnasioa aukeratu bazkidetzaren barruan. Orain arte bazkideek igerilekua doan edukitzen zuten eta gimnasioko sarrera ordaindu egiten zuten. Hemendik aurrera, gune bien artean aukeratu ahal izango dute.
Rokodromoa berria denez, tasak be berriak dira. Ipiniko den sistema froga moduan erabiliko da.
Kiroldegiko bazkideek rokodromorako sarrera dohain edukiko dute. Materiala alokatzea eta ikastaroak ordainduko dituzte bakarrik. Hori be bazkideen kuotekin. Bazkideak ez direnen kasuan 16 urtetik gorakoen eta beherakoen artean kuota desberdinak zehaztu dira.
Familia ugariek, banatuek edota ezinduek kuota bereziak edukiko dituzte.