Pentsatu baino arazo handiagoak dauzka Kamiñaldeko igogailuak Ondarroako Udal Hirigintza Batzordeak jakitera emon duenez. Igogailua gaur astebete hondatu zen: joan den eguaztenetik dago geldirik.
Erabiltzaileek esan dutenez, sarritan hondatzen da igogailua. «Euria egiten duenean, lantzean-lantzean egoten da ez gora ez behera. Aspaldian polito zebilen». Barriro holakorik gerta ez dadin, «neurriak hartzeko» eskatu dute.