Energiaren eta etxebizitzaren gaiak landuko ditu Lekitto Bixirik-ek zapatuan
Energia, etxebizitza eta aurrera begira landu beharrekoaren inguruan berba egingo dute zapatu honetan Lekitto Bixirik-ek deitutako batzarrean.
Abenduaren 29an egindako lehenengo batzarrari jarraipena emateko asmoarekin antolatu dute bigarren deialdia. Izan be, aurreko batzarra oso emankorra izan zen antolatzaileen arabera.
Energiaren inguruan biomasa bidez Lekeitiorako energia sortzeko egindako proposamenaren inguruan berba egingo dute zapatuan. Horretarako, aurretik herritar bik autosufizientzia energetikoaren bidetik egindako ekarpena landuko dute. Aipatu proiektuaren jomuga, daukagun sisteman baino jasangarritasun handiagoa lortzea litzateke. Etxebizitza arazoaren inguruan luze berba egiteko tartea be egongo da.