Debabarrena eta Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan
Turismoak urteko lehenengo hitzordu garrantzitsua du Fitur azokan, eta, aurten ere, Debabarreneko eskualdeak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak tokia edukiko dute bertan, EAEko erakusleiho orokorraren barruan.
Azoka Madrilen (Espainia) ari dira egiten. Atzo zabaldu zituen ateak, eta otsailaren 3ra bitartean egongo da bisitatzeko aukera.
Ā«Zonaldeko turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmozĀ», Debabarreneko eskualdeko ordezkaririk ez da falta bertan: Debegesako Turismo arduradun Cristina Iturriagagoitia eta Debako Turismo Bulegoko arduradun Jasone Galdona egongo dira azokan egunotan. Haiekin batera, Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeatzailea ere bertara joan da, gainerako erakundeekin harremanak sendotu eta sektoreko profesionalen artean kontaktuak gehitzeko.