Nasako eta Kantoipeko kaltetuek hartu zuten joan den eguenean udalbatzar aretoa. Helburua, bat: Ondarroako Udalak pantalanek euren etxebizitzetan eragin dituzten kalteen aurrean adierazpen instituzionala egitea eta Eusko Jaurlaritzari helaraztea. Gainera, etxebizitzen egoera larriaren berri jasotzen duen txostena banatu zuten. Udalak, bere aldetik, hirigintza batzordean gaia aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Hurrengo osoko bilkuran bozkatuko dute adierazpenagaz bat egin ala ez.