Asteburu honetan egingo den Open AltiToy Ternua mendi lasterketan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko kirolariak lehituko dira. Horien artean, Nahia Quincoces pasadan urteko emakumezkoen kategoriako txapelduna. Aurten, hirugarrenez A ibilbidean parte hartuko du Quincoces-ek, bere bikotea den Amets Maiztegirekin batera.
Aurtengo lasterketa konplikatuagoa izango dela aurreratu digu mendexarrak. «Berrikuntza moduan edizio honetan Open Altitoy, Grande Coursearen parte izango da; munduko eski alpinismoko lasterketa garrantzitsuenak biltzen dituen challengearen zati, alegia»adierazi du. Berrikuntza horren ondorioz, antolatzaileek larunbateko zein igandeko ibilbideei zailtasuna eta metro-aldea areagotu dizkiete.