Deba-Beheko LABek mobilizazioak deitu ditu metal sektorean
Sinadura bilketa bat egingo du Deba-Beheko LAB sindikatuak metaleko enpresetan, sektoreko hitzarmen bat gauzatzeko eskatuz. Hori helburu hartuta, plangintza bat ipini du martxan sindikatu abertzaleak.
Eskualdeko industriaguneak eta zubi guztiak pankartez bete dituzte asteon, eta datorren eguenean, otsailak 7, auto karabana egingo dute, 08:30ean, Itziarko Correa Anaiak enpresatik aterata. Barikuan, berriz, Bilboko CONFEBASKen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, metaleko sektoreaz gain, bete sektoreetako delegatuekin batera. Otsailaren 18an egingo du sindikatuak hurrengo ekimena: Industrias Mail lantokiaren aurreran egingo dute elkarretaratzea, 11:00etan hasita.
Azkenik, Deba-Beheko metaleko delegatuen batzarra egingo da otsailaren 27an, Eibarko LABen egoitzan, kanpainari jarraipena emateko. Egunean bertan, Jazz Zubiaurre lantokiaren parean elkarretaratzea egingo da. Hitzordua 12:00etan ipini dute.