Ikastaroa bi taldetan banatuta egingo da, 10:00etatik 12:00etara kultur etxean (teoria), eta 12:00etatik 14:00etara Abaroa Jauregiko lorategian (praktikak). Taldekoen esanetan, orain arteko erantzuna ikusita,
ikastaroa arrakasta ari da edukitzen.
EHNEko Unai Arangurenek zuzenduko du ikastaroa. «Hasiera baten 25 lagunentzako ikastaroa egitea zen gure asmoa. Baina izen-emate kanpainak arrakasta handia eduki duenez, ikastaroa bi taldetan banatuta ».
Bada, lehenengo bi orduetan teoria barneratuko dute parte hartzaileek. «Bigarren txandan, 12:00etatik 14:00etara, praktikak egingo ditugu, Abaroa Jauregiko lorategian».
Ikastaroan parte hartzeko
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek kultur etxean izena eman beharko dute (94-624 34 82). «Izena emateko epea barikuan, 21:00etan, amaitzen da. Telefonoz edo bertara joanda izena eman ahal dute», azaldu dute taldeko kideek.
Praktiketarako zuhaitz mota ezberdinak edukiko dituztela aurreratu dute Lekitto Bedarra taldekoek. «Ondoko zuhaitz motak edukiko ditugu, besteak beste: kiwi, laranja, limoia, sagarra, madaria, okarana, geriza, intxaurra…».
Ikastaroak 5 euro balio du.
Ekintza gehiago
Ikastaroa Lekitto Bedarraren formakuntza kanpainaren baitan dago kokatuta. Horretaz gain, martxoaren 14an, Joagoba Rekondoren hitzaldia egongo da.

Usotegi parkea, gaur egun
Eta bide beretik Usotegi parkea ortu bihurtzeko ikastaro berezia be antolatuko du taldeak. «Helburua parke hori auzolanean eraldatzea da». Egiteko hori aurrera begirako ekintzetan sartu du taldeak.