
Marierrota taldeko kideak
Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeko gazteak bigarren postua lortu dute Euskadiko Txapelketan. Joan den asteburuan izan da Txapelketa Lekeitioko kiroldegian. Sestaoko taldea izan da aurtengo Euskadiko Txapelduna. Leketiarrek finaleko lehenengo set-a berdintsu hasi bazuten be, ez zuten Sestaoko taldea garaitzea lortu.
Goizeko lehenengo partiduan, Gasteizko Lankide taldea izan zuen aurrez aurre Lekeitioko Marierrota taldeak. Arabarrak zailtasun handirik barik garaitu zituzten lekeitiarrek.
Final aurrekoan berriz, partidu gogorragoa jokatu behar izan zuten Galdakaoko taldearen aurka. Partidua berdintsua izan bazen be, lekeitiarrak irabazi zuten.
Kiroldegiko armailetan jende asko bildu zen eta Marierrota taldekoek boleibolaz gozatzeko aukera bikaina izan zela azpimarratu dute.