Aiert Goenaga ondarrutarra Durangoko Azokako zuzendaritzatik kendu du Gerediaga Elkarteak, urtebete pasatxo karguan egin eta gero. Elkarteak esandakoaren arabera, erabakia «Azokaren hobe beharrez» hartu dute. Bide beretik, Goenagak Gerediaga Elkarteagaz ez duela zintzo jokatu esan dute.
Aiert Goenaga ondarrutarra Durangoko Azokako zuzendaritzatik kendu du Gerediaga Elkarteak, urtebete pasatxo karguan egin eta gero. Elkarteak esandakoaren arabera, erabakia
«Azokaren hobe beharrez» hartu dute. Bide beretik, Goenagak Gerediaga Elkarteagaz ez duela zintzo jokatu esan dute.
Arrazoi ekonomikoak be kaleratzearen parte direla esan du Gerediagak. “Azken azokak bisitari asko eduki ditu, baina galerak ere bai”.
Gerediagak egindako adierazpenen aurrean, Goenagak bihar eguerdia orduko komunikatu bat helaraziko duela jakin eragin dio HITZAri.

Aiert Goenaga, erdian, Durangoko Azokako zuzendari bezala aurkeztu zuten momentuan.
A
zoka tamaina eta kudeaketa eredu horizontalagoa hartzen hasi zen besteak beste, Ahotsenea eta Irudienea ekarpen autonomoekin. 2013ra begira Landako eremutik zabaldu eta Durangon Hiri Azoka sortzea zen
Goenagaren proiektua. Eta bide parte hartzaileago hori gauzatzeko tresnak prestatzen hasiak ziren, koordinazio mahaiak esate baterako.
Albisteak erreakzio ugari sortu ditu, batik bat, sare sozialetan.
Hitza Goenagagaz berba egiten saiatu bada be, ez du lortu.
Jon Irazabalen lekukoa hartu zuen Goenagak (Ondarroa, 1981), 2011ko Durangoko Euskal Liburu eta Diskoko Azokaren ondoren. Azokaren antolatzaileek oharrean emango dituzte kargugabetzearen arrazoiak. Orain hilabete batzuk ere, iazko azoka egin baino lehenago, bolo-bolo ibili zen zurrumurrua.