Aulestiko Ubilla aterpetxea errentan hartzeko prozesua martxan jarri du udalak
Aulestiko Ubilla aterpetxea errentan hartzeko prozesua martxan jarri du udalak. Interesa duenak proiektua aurkeztu ahal izango du hilaren 27a baino lehen, udal-idazkaritzan, bulego orduetan. Dena den, proposamenak posta bidez be aurkezteko aukera emoten du udalak.
Urtebeteko iraupena izango du errentak; dena den, urtez urte luzatzeko aukera emongo du. Taberna eta jantokia, aterpetxea bera eta errentan hartzen duena bizi ahal izateko gela bat eskaintzen ditu, besteak beste, Ubilla aterpetxearen errentak.
Aterpetxea errentan hartzen duenak 6.955 euroko oinarrizko errenta ordaindu beharko du urtean; horrez gain, hileroko gutxieneko errenta lez, 580 euro +BEZa ordaindu beharko ditu.
Prozesu horretan parte hartu gura duenak, bestalde, 200 euroko behin-behineko fidantza jarri beharko du, aurretiaz, udal-diruzaintzan. Behin adjudikatu danetik 15 eguneko epean, ostera, 2.000 euroko behin betiko fidantza jarri beharko du.
Aurkeztu beharrekoa
Hala, aukeratutako pertsona horrek honako dokumentazioa aurkeztu beharko du aukeratu eta 10 eguneko epean: Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, Ekonomia Jardueren ganeko Zerga ekitaldian eta helbide fiskalean alta izanaren agiria, Segurantza Sozialaren betebeharrekin egunean egotea egiaztatzen duen agiria, eta baita zerbitzurako beharginen kuoten sarrera eta afiliazioa edo beste edozein motako zorra Segurantza Sozialagaz.
Edozein pertsona natural edo juridikok du kontratatua izateko ahalmena; betibe, dagokion ekonomia eta lanbide erantzungarrutasuna badauka eta maiatzaren 18ko 13/1995 Legeak bere 20. artikuluan aipatzen dituen konttratatzeko ezintasunek eragiten ez badiote.