Bai Euskararik eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Bertxotx ekimena egingo dute hilaren 23an, Zubi Zahar ikastolan. Ekitaldian Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute, besteak beste.
Ekimenean 18 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal dute. Sarrerak erosteko azken eguna domeka dela jakin eragin dute antolatzaileek.

Hilaren 23an hitzordua 13:30ean dago jarrita, ikastolan. Ordu horretan txosnaren irekiera egingo da.
14:00etan txotx irekiera egingo da, Amets Arzallus eta Miren Amuriza bertsolariekin.
Ondoren bazkaria egingo da.
Ekitaldian parte hartzeko ostera, herritarrek txartelak erosi beharko dituzte.
Sarrera bakoitzak 18 euro balio ditu eta ondoko lekuetan daude salgai: Zubi Zahar ikastolan, Kulixkan eta Alain.
Ludoteka zerbitzua
Ekimenean ludoteka zerbitzua be egongo dela iragarri dute antolatzaileek, HH2tik aurrerako umeentzako. Horretarako ostera, aurretik izena ematea ezinbestekoa dela esan dute.
Ludoteka zerbitzua 14:30etik 18:30era egongo da.
Bai Euskararik eta Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako ekimenaren laguntzailea da Eika Etxebarriko kooperatiba.