Euriteek ez dute etenik, eta han eta hemen kalteak ari dira eragiten. Gizaburuagan, argindarrean eragin du gaur denboraldeak. 05:00etatik 11:30era arte egon dira argindar barik, herrigune, inguruko auzo zein Okamika industrialean. Gerora be, tartean-tartean, argindarra joan eta etorri dabil.
Ondarroan, bestealde, zuhaitz eta lurraren erorketa tarteko, Kamiñazpitik Berriatuara doan errepidea itxita geratu da gaur goizean, bi norabideetan. Oraindik itxita jarraitzen du. Kale Handiko lokal eta etxebizitza batzuetan ura sartu da azkan orduetan.
Eta gaur 08:20 aldera, motor gidari batek istripua eduki du Calatrava Zubian, ustez, euriteak eraginda.