Aurrekontuak azaltzeko auzo batzarrak egingo ditu Markina-Xemeingo Udalak
Markina-Xemeingo Udalak 2013ko aurrekontuak aurkeztuko dizkie herritarrei egingo dituen auzo batzarretan. Bileretan, hurrengo urterako proposamenak be jasoko dituela adierazi du Udalak.
Iaz, 2013ko aurrekontuak egiteko ekarpenak jaso zituzten auzoz-auzo, eta aurten, gauza bera egingo dutela jakin eragin dute.
Batzarrek «harrera ona» eduki zutela jakin eragin du Udalak. «Pozik gaude egondako erantzunagaz», diote.
Martxoak 9
Atxondo. 11:00etan, Axpe Sagardotegian.
Arretxinaga. 17:00etan, Xemeingo Udaletxe zaharrean.
Martxoak 10
Larruskain. 12:00etan, Larruskaingo elkartean.
Martxoak 16
Iturreta. 11:00etan, Iturretako elkartean.
Mibe. 17:00etan, Mibeko ermitan.
Martxoak 17
Iruzubieta. 12:30etan, elkartean.
Martxoak 19
Herriko erdiguneko auzoak. 19:00etan, herriko kultur aretoan.
Martxoak 20
Herriko jubilatuentzako batzarra. 19:00etan, herriko kultur aretoan.
Martxoak 23
San Martin. 11:00etan, ermitan.
Amallo. 18:00etan, Amalloko elkartean
Martxoak 24
Barinaga. 12:30etan, Barinagako abadetxean.