Buztin tailerra antolatu du Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak herriko txikitxoenentzat
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak Sormen tailerra antolatu du herriko txikitxoenentzako. Zapatu arratsaldeetan batuko dira hezkuntza sortzailean oinarritutako espresio tailerraz gozatzeko. Guztira, zortzi saio egingo dituzte apirilaren 6an hasita.
Bost urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute buztin tailerrean. Izena emoten dutenen artean, talde bi egingo dituzte; hala, lehenengo taldekoak 16:00etatik 17:00etara batuko dira, eta besteak 17:30etik 18:30era.Horiek guztiek Amaia Mendizabal izango dute irakasle.
Tailerra apirilaren 6an hasiko duten arren, interesatuak izena emon beharko du Kantokon edo Josunenean, martxoaren 16a baino lehen. Izena emoten duenak 30 euro ordaindu beharko ditu lehenengo egunean; alegia, apirilaren 6an bertan.