Lea-Artibaiko jokalariek parte hartuko dute Euskal Herriko mus txapelketako finalean
Zapatuan jokatuko dute Agurainen (Araba) Euskal Herriko mus txapelketako finala. Lea-Artibaitik sei bikotek parte hartuko dute final handian.
Goizean 08:45etik 9:15era jokalariei harrera egingo zaie Andra Mari plazan. Ongietorri ekitaldiaren ostean, lehenengo ligaska fasea jokatuko dute. Hamaiketakoa egin eta gero, bigarren fase azkarra jokatuko da.
Herri bazkariaren ostean, 16:30ean hasiko da arratsaldeko saioa, eta 19:30ak inguruan jokatuko da Euskal Herriko finala.
Sari potoloak
20:30ean egingo da Agurainen bertan sari banaketa ekitaldia. Txapeldunek, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzako Kariberako bidaia irabaziko dute eta txapeldunordeek garaikurrak, 1.500 euro eta Kanariar Uharteetarako bidaia.
Hirugarren eta laugarren geratzen direnek be edukiko dituzte sariak. Parte hartzaile guztiek oroigarriak jasoko dituzte.