Lurjausiek 200.000 euroko kostua eragin dute Ondarroan
Uholdeek eragin nabarmena eduki dute Ondarroan. Azkan asteetan Errenteriako bidean, Artabiden eta Dongren, besteak beste, hainbat lurjausi gertatu dira. Kaltetutako guneak behar den modura konpondu ahal izateko, 200.000 euro beharko direla azaldu du Argia Ituarte alkateak, «aurreikusi barik egon den diru kopurua».
Hori dela eta, udalak bi erakundeei egin die diru eskaera: batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ezustekoen diru laguntza deialdian, eta bestetik, Espainiako Kosten Zuzendaritzan.
Kamiñazpi eta saihesbide arteko errepideak, adibidez, semaforo bidez jarraitzen du zirkulazioa bideratzen. Bidea konpontzen jarraitzen dute.