Sortuk Hugo Chavez omenduko du etzi, Ziortza-Bolibarren
Minbiziaren aurka borrokatu ostean, Hugo Chavez Venezuelako presidentea hil egin da asteon eta hainbat izan dira hari omenaldia egiteko prest agertu direnak; horien artean Sortu alderdi politikoa. Hain zuzen, Ziortza-Bolibarren egingo dute Chavezen aldeko eskualde mailako omenaldia domekan, Agur eta ohore, Chavez! Gora iraultza bolivartarra! lelopean.
Hego Amerikarako eta bereziki Venezuelarako Ziortza-Bolibarrek duen erreferentzialtasuna eta Simon Bolibar askatzaileak duen esangura kontuan hartuta egingo dute aipatu omenaldia.
«Euskal Herriaren askapen politiko eta sozialaren aldeko autua egiten duen modu berean, herrien askapanerako mugimenduekin bat egiten dugu. Chavez eta mugimendu bolibariarra eredu izan dira eta dira Amerikarako eta mundu osorako», azaldu du Sortuk.
Lea-Artibain Sorturen lehenengo ekitaldi publikoa izango da domekakoa. Txalaparta eta adarraren soinuagaz, Maribi Ugarteburu Bizkaiko Sortuko koordinatzailea izango da hizlari. Bertaratzen direnek agurra eta lore eskaintza egingo diote Chavezi 13:00etan hasita, herriko plazan