Datorren aste amaiera ailegatu bitartean, baina, etenik barik egingo dira Korrikaren inguruko ekimenak.
Tartean egongo dira Korrika Txikiak. Ohi bezala,
Ondarroan Korrika ailegatu aurreko domekan egingo da. Hortaz, etzirako (martxoak 17) egin dute hitzordua herriko ikastetxeek. 11:15ean, Kamiñazpiko goiko autobus geltokian alkartuko dira umeak, eta ibilbideak aurrera egin ahala, gehitzen joango dira aringa-aringalariak.
Musika Plazaraino joango dira korrikan, eta han herriko umeek parte hartuko duten jaialditxo bat ospatuko da euskara alkarri emonda.
KORRIKA KULTURALA
GAUR, BARIKUA
Lekeitio. Nire nia baino ez dut antzerkia, 20:00etan. Sarrerak kultur etxean, AEK-n edota leihatilan eros daitezke.
Mutriku. 16:30ean, Txantxangorrikoen tailerrak umeentzat. 21:30ean, Korrikaren aldeko kantu-afaria gaztetxean. Ondoren, sorpresa.
BIHAR, ZAPATUA
Markina-Xemein. Irrien lagunen Laguntasunaren sekretuak, 17:30ean, Uni frontoian. Sarrerak Uhagonen edo 16:30etik aurrera leihatilan, 3 eurotan.
ETZI, DOMEKA
Aulesti. Meza ostean, nagusientzako jolasak, pintxo jana eta Korrikako denda.
Mutriku. Euskarazko film laburren emanaldia, 19:00etan, Zabielen. Koldo Almandoz zuzendariarekin solasaldia.
Ondarroa. Gazta zati bat, soinubanda ikuskizuna, antzokian, 19:30ean.
KORRIKA TXIKIAK
MARTXOAK 17
Ondarroa. 11:15ean.
MARTXOAK 21
Mutriku. 15:15ean.
MARTXOAK 22
Amoroto. 14:30ean.
Aulesti. 18:30ean.
Etxebarri. 11:30ean.
Isparter. 11:00etan.
Lekeitio. 11:00etan.
Markina-Xemein. 11:30ean.
Munitibar. 15:00etan.
MARTXOAK 23
Ziortza-Bolibar. 17:00etan.