Aurrekontuen gaian EAJ udal taldeak izandako jarrera salatu du Bilduk
Publikoki aurretiaz esandakoa zuzentzeko eskatu diote jeltzaleei. Argia Ituarte alkateak azaldu duenez, EAJk aurrekontuen kontra bozkatu zuen, besteak beste, dokumentuak falta zirela eta baliogabea zela esanez. «Ezelako alegaziorik barik onartuta daude aurrekontuak, behin betikoa da, eta EAJri zuzenketa publikoa egiea eskatu diogu, lehen be publikoa egin zuen-eta aurrekontuen kontrako iritzia».