Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatzen duten Boga! mendi martxan izena emoteko epea zabalik dago jadanik.
Apirilaren 14an izango da martxa eta hiru ibilbide edukiko ditu: luzea, motza eta txikia.
Martxa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da.
Mendi martxan izena emoteko bide bi daude. Alde batetik, internet bidez egin daiteke
http://usuarios3.arsystel.com/aurreramt/boga/index.php?Hizkuntza=es helbidean edota Google-en Boga Mendi Martxa jarrita. Apirilaren 12an amaituko da internet bidez izena emoteko epea. Bestetik, martxa egingo den egunean bertan be egongo da izena emoteko aukera ikastolan bertan.