Euskal dantzak, soltekoak, jauziak edota larrain dantza izango dira Zaletxuak kultur elkarteak antolatutako ikastaroan ikasi ahal izango diren dantzetako batzuk. Apirilaren 12an hasiko da ikastaroa eta maiatzaren 24ra arteko bariku danetan izango da eskola publikoko gimnasioan.
Talde bi egongo dira: hasibarriena eta aurreko urteetan ibilitakoena. Hasibarriak apirilaren 12an hasiko dira eta 18:30etik 20:00etara. Lehendik ibilitakoak apirilaren 26an hasiko dira, eta 19:30etik 21:00etara edukiko dute eskola. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, iaz 73 lagunek parte hartu zuten dantza ikastaroan.
Izena emotea apirilaren 4an, 5ean eta 6an izango da kultur etxean. Hasibarriek 25 euro ordaindu beharko dituzte; lehendik ibilitakoek, ostera, 20 euro.
Aurreko urteetan moduan, ikastaroa amaitutakoan Erromeria Eguna antolatuko du Zaletxuak kultur elkarteak. Egun horretara inguruko herrietako dantza ikastaroetan ibilitakoak be joango direla jakin eragin dute antolatzaileek.