Antxoa kaxak batera eta bestera ibili ziren eguneko lehenengo orduak geroztik, Ondarroako Kalare Deuna kofradian eta inguruertan. Eguerdiko 14:00ak orduko, 35.000 kilo antxoa zeuden lehorreratuta eta salduta.
Giroa benta lekuan eta giroa portuan. Antxoa garau batzuk sardinekin nahastuta etorri ziren. Garauen tamaina ez zen handia izan. 100 bat kilo haziagoak izan ziren, eta horiek nahikoa prezio polita egin zuten bentan: 7,02 eurotan saltu zen kiloa.
Eguneko lehen hiru turrunak goiztiarrak izan ziren: 06:30ean jo zituzten. Eguerdian, etenik barik ari ziren lanean kofradian.
Bermeoko Kofradian, barriz, 400 kilo eskas bokarta zeuden lehorreratuta 12:55 orduko. Kiloak Ondarroan baino prezio hobea egin zuen hortaz: kiloak sei euro egin zituen bataz beste..
Sasoia ailegatzekotan, tantaka-tantaka ari dira arrantzaleak oraindik antxoa arrantzatzen. Martxoaren 1ean zabaldu zuen -Espainiako Arrantza Sailak antxoaren arrantzualdia. Joan den astean egin zuen lehenengo sarrera aitagarria Ondarroan.