Jontxu Elordi eta Juan Larreina mutrikuarrek jasoko dute aurten Mutrikuko Berdel Aipamena
Berdel Eguna apirilaren 6an ospatuko bada be, lehenengo hitzordua bihar dago jarrita, 20:00etan, Mutrikuko udaletxean. Ordu horretan udalak Berdel Aipamena emongo du. Horretan Jontxu Elordi eta Juan Larreina izango dira protagonista. Izan ere, aurten eurak dira aipamena jasoko dutenak, “herriko nagusien inguruan egindako lanagatik”.
Bi herritarrak alor ezberdinetan aritu izan badira ere, herriko nagusiei begira egin izan dute beti lana. “Nagusiekin eta nagusientzako egindako lana”.
Aurten aldiz, aipamen berezi gehiago ere egongo direla aurreratu du Mutrikuko Udalak. Izan ere, Ohorezko laguntzaile izendapena jasoko dute herriko zortzi lagunek: lau emakumek eta lau gizonezkok.
Ohorezko laguntzaileen figura 2009an agertu zen, eta orduan bakarrik banatu zen. “Orduan aipamena jasotakoei urteetan egindako lana eskertu nahi izan zitzaien, laguntzailea izateari utzi beharrean zeuden eta”, nabarmendu du Marta Amonarriz turismo teknikariak. “Urteak aurrera, figura hori berreskuratu egin behar zela uste izan dugu. Bihar, aiapmena jsaoko dutenek ez diote laguntzaile izateari utziko, baina urteetako lanari errekonozimendua ematen jarraitzea erabaki du udalak”.