Eguenean hasiko da Etxebarriko paskuetako idi probetako 60. saria eta antolatzaileek zehaztu dituzte egunez egun parte-hartzaileen izenak. Probak eguenean hasiko dira eta martitzenean amaitu, Etxebarriko frontoian. Hurrengoak dira
egunez egun orduak eta parte hartzaileak:
Martxoak 28, eguena, 22:00etan:
Ekomet, Patxi Illarreta, Zuriñe Uriagereka eta Goieta.
Martxoak 29, barikua, 22:00etan:
Urkai-txiki, Illarreta anaiak, Lurberri eta Rafa Alegria.
Martxoak 30, zapatua, 22:00etan:
Izeta, Intxinarte, Laski eta Soarte.
Martxoak 31, domeka, 18:00etan:
Luis Uriagereka, Landazabal, Belarreta eta Zubibarri.
Apirilak 1, astelehena, 18:00etan:
Rafa Illarreta, Mendipe, Taberna Goieta, Akubeti.
Apirilak 2, martitzena, 21:00etan:
Oliden, Iñaki Lopategi, Alegria eta Bionerabarri.
Etxebarrio paskuetako 60. saria izango da aurtengoa, eta El Corte Ingles sarietako baliogarria izango da.
Etxebarriko 1.500 kilo inguruko sariketako harria erabiliko da probetan. Bikote denek pisu oinarritzat 1.100 kilo edukiko dute eta idi-buztarri bakoitzak akulari bi eroango ditu. Idiak 10:00etan pisatuko dituzte probalekuan.
Hainbat sari egongo dira probetan:
1. saria. 1.600 euro, manta Ituarte pentsuak-en eskutik, txapelak eta trofeoa.
2. saria. 1.400 euro eta trofeoa.
3. saria. 1.200 euro eta trofeoa.
4. saria. 1.000 euro eta trofeoa.
5. saria. 900 euro eta trofeoa.
6. saria. 800 euro.
7. saria. 750 euro.
8. saria. 700 euro.
9. saria. 650 euro.
10. saria. 630 euro.
11. saria. 600 euro.
12. saria. 550 euro.
13. saria. 530 euro.
14. saria. 500 euro.
15. saria. 450 euro.
Horretatik aparte,
Lea-Artibaiko lehenengoak 300 euro eta akulu sorta jasoko ditu.