Apirilaren 5era arte eska daitezke Ondarroan 2013ko kiroleko diru laguntzak
Iazko kopuru bera banatuko du Ondarroako Udal Kirol Batzordeak herriko talde eta elkarteen artean: 70.000 euro, nahiz eta aurrekontua %10,58 jaitsi den.
Bestalde, kirola egiteak osasuntsu mantentzeko daukan garrantziaren jakitun, kirol batzordeak berariazko kanpaina bat jarri du martxan. Besteak beste, herriko oinezko hamar ibilbideren fitxak prestatu eta zabaldu, ibilaldi osasungarriak prestatu, hitzaldiak antolatu, eta herriko zenbait pertsona elkarrizketatu eta kirol agendan argitaratuko dituzte; Gainera, Aurrera Mendi Taldeagaz mendi irteera bi antolatuko dira aurten, eta ikastetxeekin elkarlanean zer edo zer egiteko aukera be aztertuko dute.