Ohi bezala, era guztietako berdel pintxoak dastatzeko aukera egongo da egun osoan. Aurten bi tona berdel erabiliko dituzte. G
oiko plazan hasiko da jaia, 10:00etan: merkatu txikiak ateak irekiko ditu, eta eguerdia bitarte, Bertan Elkartekoek jarritako postuak ikusi ahal izango dituzte herritar zein kanpotarrek.
Eguerdi partean, berdelaren presentzia nabarmentzen hasiko da: alde batetik, herriko hamalau tabernek berdel pintxoak eskainiko dituzte. «Taberna bakoitzari 30 kilo berdel ematen dizkiegu gutxi gorabehera, eta gero, haiek dira ze pintxo egingo duten erabakitzen dutenak», azaldu du Marta Amonarriz turismo teknikariak. «Onena bertara joan eta zer egin duten probatzea da». Hurrengo tabernetan banatuko dituzte pintxoak: Txalaparta, Ametza, Aranzubi, Batzokia, Subeltz, Goitibera, Bodegoia, Bare Bare, Loretxu, Anaiarte, Miruaitz, Zubixa, Puerto eta Kofradia Zaharra.
Iazko arrakasta ikusita,
berdel errea eskainiko dute Beheko plazan; eta
gune berri bat ere jarriko da Goiko plazan: berdel kroketak dastatu ahal izango dira.
Jaia girotzeko ez da musikarik faltako: 12:00etan, trikitilarien kalejira egongo da, eta 13:00etan, Anaiarte, Kantuz Bizi eta Madalen Abesbatzen kontzertua egongo da, Zabiel plazan.
Arratsaldean portua izango da jaigunea. Euro baten truke, hainbat eratara prestatutako berdel pintxoak eskuratu ahal izango dira. «Pintxo gehienak txarteltxo baten truke izango dira, baina berdel errea eta marmitakoa dastatzeko bi txartel beharko dira», zehaztu du Amonarrizek. Ziñua, Hogar del marinero eta Etxe-kalte elkarteek prestatutakoa izango da marmitakoa. Portuko gunean lau jatetxetako sukaldariek prestatutako pintxoak ere egongo dira. Hantxe izango dira Ur-gain jatetxeko Berdel pantumaka, San Juan jatetxeko Berdela zizza saltsan, Pikua jatetxeko Berdela bexamelarekin eta Jarri-Toki jatetxeko Berdela arroza eta berdurekin.
Portua, oinezkoentzat
Portuko jaigunera ibilgailurik ezin izango da jaitsi. Autoak Antzomendi industrialdean, Goiko Arba-Isabel Lobiano-Samikolla kaleetan eta ikastola-kiroldegia zonaldeetan utzi ahalko dira. Autobus pribatuek, berriz, Mijoa industrialdea erabili ahal izango dute. Dena dela, aparkalekuak non dauden markatuta egongo da. «Seinaleak jarraitu besterik ez dute egin beharko. Eta aparkatzen duten lekutik jaigunera nola heldu ere adieraziko zaie», azpimarratu du Amonarrizek.
Hala ere, egun horretan zerbitzu publikoa erabiltzeko gomendioa egin du udalak. Ordubetero Ermu-Ondarroa ibilbidea osatzen duen Euskotren zerbitzuko autobusak daude: Ermua, Eibar, Alzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroa lotzen ditu. Gauez, autobus zerbitzu hori bi orduan behin egoten da. «Autobus zerbitzuarekin lotuta, Saturraraneko aparkalekua ere kontuan hartzekoa da». Jendeak han utz dezake ibilgailua, eta herrira datorren