Apirilaren 7ra arte egongo da zabalik Lekeitioko Barandiaran aretoan Euskal Herriko Mapak izeneko erakusketa. Bertara hurreratzen direnek, alde batetik, Euskal Herria irudikatzeko mendeetan erabili diren hainbat mapa ikusi ahal izango dituzte. Beste alde batetik, Euskal Herria terminoa jasotzen duten testigantza historikoak be batzen dira bertan.