Goi-goitik ospatuko dute Aberri Eguna Mutrikun
12:30ean hasita, akordeoilariak kalerik kale ariko dira; 13:00etan, ikurrina plazan dagoela, Euskara Plazara kanta ipiniko dute entzungai, eta ikurrinari agurra egingo diote bertsolariek zein dantzariek. Gernikako arbola entzun bitartean, Arrate Uranga politika sozialeko batzordeburuak eta Jexux Azpiazuk ikurrina udaletxeko balkoira igoko dute. Urangak Udalbiltzaren komunikatua irakurriko du gero, eta ostean, ikurrina mastan gora igoko dute. Amaitzeko, Eusko Gudariak joko dute txistulariek.