Egitasmoa Ermuko, Iurretako eta Durangoko liburutegiekin elkarlanean egin dute Ondarroa eta Markina-Xemeingo liburutegiek. Funtsean, Udaberrian ze berri? izenburupean, gidak adinka antolatutako argitalpenak bateratu ditu. “Lehenegno atalak familia artean irakurtzeko argitalpenak biltzen ditu. Alegia, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak”. Bigarren atalak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta beste takegoriek gainontzeko adin tarteentzako irakurgaiak eskaintzei dituzte (haur, gazte eta helduentzat).
Bestelako atal berezi baten pantaila handira eraman diren komikiak batzen ditu gidak.
Gidan jasotako material guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Horretaz gain, gidak, herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude. “Gero, liburutegi bakoitzak erabakiko du gida zelan zabaldu”.
Gida liburutegien arteko lankidetzaren emaitza dela esan dute arduradunek. “Baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du egitasmoak”. Horretaz gain, elkarlanari esker, liburutegien zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera dagoela gaineratu dute arduradunek.
Harremanetarako:
- Markinba-Xemeingo Herri Biblioteka (Igor): 94-616 90 47.
- Ondarroako Txomin Agirre Udal Liburutegia (Yolanda): 94-683 33 43.