Herriko hamazortzi familik kudeatuko dute gune hori. Bide batez, euren hondakin organikoa ohiko zabor bilketa zirkuitotik kanpo aterako dute. Gunea ikastolako ur-tangaren parean dago, eta inguruko auzoetakoak izango dira bertan ariko diren familiak. Konposta egin ahal izateko, familia guzti horiek ikastaroa jaso dute. Aurrera begira, bigarren gune bat jarriko dute herrian martxan. Beste 24 familik daukate izena emanda.