Udabarriko errezetak ikasteko aukera egongo da Markina-Xemeinen apirilerako eta maiatzerako antolatu duten
sukaldaritza makrobiotikoko ikastaroan.
Udabarriko zapatuetan izango da ikastaroa,
apirilaren 20an, 27an eta maiatzaren 11n eta 18an. Goizetan,
10:00etan hasiko da ikastaroa eta eguerdira arte luzatuko da.
Arretxinagan izango da, lehengo Xemeingo udaletxe zaharrean.
Ikastaroa
Nerea Elgezua eta
Simone Begiristain EHUko Makrobiotika Eskolako ikasleek emongo dute.
Ikastaroa egiteko izena emoteko epea zabalik dago jadanik. Antolatzaileek jakin eragin dutenez,
Alarabi bedar-dendan emon behar da izena, eta horretarako
azkenengo eguna apirilaren 13a izango da. 45 euro ordaindu beharko dira ikastaroa egiteko.
Udazkenean elikadura makrobiotikoari buruzko berbaldia egon zen Markina-Xemeinen, baita sukaldaritza makrobiotikoko ikastaroa be.
Ordukoan errezeta batzuk ikasi zituzten, eta oraingoan, udabarrira begirakoak ikasiko dituzte ikasleek. Udazkenean be, udabarrian egongo diren irakasle berekin aritu ziren ikasleak.