Berdel Eguna heltzear dagoela, Mutrikuk urteroko hitzordua egin du gaur, Berdel Aipamena. Ekimena hunkigarria izan da eta bi herritarrak adinekoekin egindako lanagatik jaso dute aipamen berezia. Horretaz gain, aipamen berezia jaso dute beste zortzi herritarrek, Berdel Egunean urteetan laguntzen egotearren.
Ohorezko laguntzaile izendapena jaso duten herritarrak:
- Lidia Agirrebengoa
- Karmela Maiz
- Felitxu Urreistiren izenean, haren alaba Felitxu Elezgarai
- Nieves Ansorregi
- Andoni Urreisti
- Iñaki Elezgarai
- Gerardo Graña
- Angel Mari Basurko zenaren izenean, haren emazte Juanita Flores
Bi omendua, udal ordezkariekin. Argazkiak: Mutrikuko Udala
Ekitaldia Mutrikuko Udaletxean egin da, gaur, eguaztena, 20:00etan. Besteak beste, Joseba Palenzuela alkatea eta beste zenbait udal ordezkari egon dira ekitaldian.
Argazkiak: Mutrikuko Udala.
Argazkiak: Mutrikuko Udala.
Argazkiak: Mutrikuko Udala.
- Berdel Eguna, apirilaren 6an: egitaraua.