
Egindako lanak ordainsaria izan du. Berdel Egunak eguraldi ilunari eta hotzari aurre egin dio, eta beste behin ere, jendea elkartu du jaiaren bueltan. 10:00etan Merkatu Txikiarekin hasi eta iluntzean portuan amaitu zen egun handia.

Gorka Urresti Jarri Toki jatetxeko sukaldaria “pozik” agertu da emaitzarekin. Portu eremuan egon zen berea, arratsaldean bi orduz. “Dena ondo joan zen bai arratsaldean, bai gauean ere. Giro ederra zegoen”, esan du.